Hatsaren Poesia Eguna ospatuko dute apirilaren 3an Senperen

Ttipi-Ttapa 2016ko apirilaren 1a

Euskarazko olerkizaleak bilduko dira aurten ere Larraldean.

Hemezortzigarren edizioa beteko du Larraldean eta Hatsaren Poesia 2016 liburua aurkeztuko dute

Apirilaren 3an, Hatsaren Poesia egunaren hemezortzigarren edizioa ospatuko da Senpereko Amotze auzoko Larraldean. Poesia zaleak bilduko duen besta izanen da, euskarazko olerkizaleak. Hortaz, igandean 16:00etan, Hatsaren Poesia 2016 liburua aurkeztuko da eta, ondoren, Hatsaren olerki bustiak 2016 izeneko bideoa proiektatuko da; bideoa liburuan idatzi dutenen olerki-idatzi pasarte poetikoekin osaturik dago.

 

Olerkarien Eguna

Bertzalde, aurten ere, seigarren aldikotz, 'Olerkarien eguna ospatuko da. Nornahik, apirilaren 2a eta ekainaren 30a artean, egitura dezake olerki ekitalditxo bat, nonahi, pertsonalki edo bere lagunekin. Hatsa elkarteak lotura bat egingo luke 'Olerkarieneguna'ren blogearen bitartez. (Ikusi http://olerkarieneguna6.blogspot.fr/

Ekimen honeri hastapen bat emateko, apirilaren 2an larunbatean, zonbait olerki irakurtzeko bai eta Lastozko ihesgunetan bideo poetikoa ikusteko, eskualdeko poesizale guzieri elkarretaratze bat proposatua da, Larraldean, arratsaldeko 5etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun