549 korrikalarik bukatu zuten Sara Korrika Trail lasterketaren hamekagarren edizioa

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 29a, 11:00
Gizonezkoen eta emakumezkoen podiumak, Sarako Trail lasterketan. Argazkia: Pierre Ezcurra

Aitzineko bi urteetan bezala, Durangoko Oier Ariznabarreta nagusitu zen gizonezkoetan marka berria ezarriz eta Oihana Kortazar emakumezkoetan

Sara Korrika Trail mendi lasterketaren hamakegarren edizioa burutu zen martxoaren 27an eta 549 korrikalarik lortu zuten 22,400 kilometro luze dituen proba gogorra bukatzea. Aitzineko bi urteetan bezala, Durangoko Oier Ariznabarreta izan zen bizkorrena, eta duela bi urte ezarritako marka hobetu zuen gainera (1:51:21). Bi ordu baino guttiagotan proba burutzea lortu zuen korrikalari bakarra izan zen. Luis Hernando izan zen bigarren (2:00:20) eta Florian Becker hirugarren (2:02:26). Emakumezkoetan, Oihana Kortazar gipuzkoarra izan zen bizkorrena (2:18:37) eta hamaseigarren izan zen sailkapen orokorrean, gizasemeak ere kontuan hartuta. Iaz irabazle izan zen Sarah Dinclaux bigarren sartu zen (2:33:58) eta Amélie Sparfel hirugarren (2:40:04).

 

Eskualdeko korrikalari nagusien artean, Joseba Larralde beratarra bosgarren izan zen (2:03:50), Senpereko Spuc Lasterka taldeko Michel Guilcou hamargarren (2:13:10), Igantziko Biltokiko Mikel Urtxegi hemeretzigarren (2:20:22), Manttaleko Angeltxo Aranibar beratarra hogeigarren (2:21:12) eta Gure Txokoako Joseba Lasarte hogeita batgarren (2:21:18). Emakmezkoetan, Senpereko Spuc Lasterka taldeko Carole Duarte laugarren izan zen (2:41.02), eta Claudine Sein eta Anne Denis taldekideak) berrogeitabigarren (3:43:11) eta berrogeita hamabigarren (3:55:57).

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun