Igande goizeko 9etan abiatuko dira 22 kilometroko lasterketa eta 15 kilometroko ibilaldia
Martxoaren 27an, Sara Korrika elkartearen traila izanen da, hamekagarren aldikotz. Korrikalariak igande goizeko 9etan abiatuko dira plazatik, 22,4 kilometroko lasterketa batentzat, 1.580 metroko desnibelarekin. Ber denboran 17 kilometro luze eta mila metroko desnibela duen mendi martxa bat antolatua da, nahi duten guztiendako (5 euro izen emaitea). Izen emaiteak egunean berean eginen dira, goizeko 7etatik goiti eta abiatzeak 7:30 eta 8:30 artean eginen dira. Info +
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.