Hegalaldia proiektuko kontzertua Sarako Ihartze artean martxoaren 23an

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 22a, 07:53

Estatu Batuetako Micah P. Hinson abeslari ezaguna Saran izanen da asteazken arratsean.

Anari taldearekin batera Estatu Batuetako Micah P. Hinson kantaria ariko da asteazken arratseko 9etan hasita

Atabal eta EHZ elkarteek Hegalaldia proiektua muntatu dute, haien helburua izanki Euskal Herriko ezohiko lekuetan kontzertuak antolatzea. Aurten Sarako Usopop elkartearekin harremanetan ezarri dira kontzertu bat antolatzeko Sarako Ihartze artea etxean martxoaren 23an, gaueko 9etan. 

 

Gaualdi horretan Estatu Batuetatik etorriko den Micah P.Hinson kantaria entzun ahalko da, baita Anari taldea ere. Sartzea 8 eurotan da eta erreserbak Atabala, EHZ edo Usopop elkartearekin harremanean sartuz egiten dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun