Gazteek eta euskarak toki haundiagoa izanen dute Sarako Idazleen Biltzarrean

Ttipi-Ttapa 2016ko martxoaren 17a

Hainbat berrikuntza iragarri dituzte aurten Sarako Idazleen Biltzarrean.

11 argitaletxe, 22 elkarte eta ehun idazletik goiti bilduko dira martxoaren 28an Saran eginen den 33. Idazleen Biltzarrean. Lau gune berezi prestatuko­ ­dituzte: erakusketa artisktikoen txokoa, liburuak dohainik irakurtzekoa, haurrena eta mintzal­di­ eta hedabideena. Itxaro Borda eta Michel Iturria omenduko dituzte.

Berrikuntzekin iraganen da aurtengo Sarako Idazleen Biltzarra. Orain arte, Sarako Turismo Bulegoak kudeatu izan du literaturaren hi­tzordu hau, baina aldi honetan, Sarako Bil­tzarra izenarekin sortu duten elkarteak bere gain­ hartu du antolaketa. Bi helburu nagusi finkatu dituzte: gazte gehiagoren erakartzea eta euskarari toki handiagoaren eskaintzea. Hala, ikastola, eskola publiko, eskola katoliko, kolegio eta lizeotako 200 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute.

Horrez gain, biltza­rrari eskainitako lekua bikoiztu egin dute eta lau gune prestatu dituzte: erakusketa artis­tikoen txokoa, liburu berriak dohainik kon­tsultatzekoa, hau­rren txokoa (animazioak, ikusgarriak, tailerrak, irakurketak, ipuinak... izanen dira) eta min­tzaldi eta hedabideei eskainitakoa.

Gainerakoan, 11 argitaletxe, 22 elkarte eta ehun idazlek baino gehiagok parte hartuko dute Sarako 33. Biltzarrean. Omenaldien tartean­, berriz, Itxaro Borda idazlea eta Michel Itu­rria marrizkilaria omenduko dituzte.

Beti bezala, Kiroldegian izanen da 10:00etatik 18:00etara eta sartzeak bi euro balio ditu.

Egitaraua

Liburu aurkezpenak

10:00etan Eric Dupré-Morettiren Ikuska.

10:15ean Pamielaren Aita Deitzen zen gizona.

10:45ean Beñat Zintzo-Garmendiaren Histoire de la sorcellerie en Pays Basque: les bûchers de l'Injustice.

11:00etan Jacques Salesen Etude sur les cascarots de Ciboure: l'origine, l'exode de leurs ancètres.

11:15ean Euskaltzaindiaren Euskal Literaturaren Antologia1: Erdi Arotik Errenazimendura.

11:30ean Ikastola, eskola publiko eta pribatuen lanen aurkezpenak.

12:00etan 2016ko Biltzar Sarien eskaintza. Itxaro Borda idazlea eta Michel Iturria marrazkilariak izanen dira aurtengo omenduak.

14:30ean Alexandre de la Cerdaren La déportation des Basques sous la Terreur.

14:45ean Daniel Landarten Etxea eta etxekoak euskal literaturan.

Mintzaldiak

15:00etan Michel Iturria marrazkilariaren mintzaldia.

16:00etan Itxaro Borda idazlearen mintzaldia.

Egun guztian

Eskoletako haurren lanen erakusketa, Itxaro Bordaren liburuak eta Michel Iturriaren marrazkiak ikusgai izanen dira.

Haurren txokoa

Kiribil konpiniarekin.

10:00etan Lapiñu ipuin emanaldia, 1 eta 3 bitarteko haurrentzat.

10:45ean tailerrak, 3 eta 7 urtekoentzat eta 8 eta 12 urtekoentzat.

12:00etan Baiu ttiki ikusgarria 1 eta 5 urtekoentzat.

14:00etan irakurketa 6 eta 12 urtekoentzat.

15:00etan tailerrak 3 eta 7 urtekoentzat eta 8 eta 12 urtekoentzat.

16:00etan ipuin kontaketak ahoz 6 eta 12 urtekoentzat.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun