Saint Patrick gaua ospatuko dute martxoaren 19an Sarako Herriko Etxeko edantegian

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 17a, 13:00

Santurtziko Deiedra folk zeltiar taldeak joko du Sarako Herriko etxeko edantegian.

Larunbat arratseko Happy Hour-aren ondotik, Santurtziko Deiedra folk zeltiar taldeak joko du

Martxoaren 19 an Irlandako aire batek Sarako Herriko Etxeko edantegia aireztatuko du, usaia bat bilakatu da ostatu horretan Irlandako saindu hori gorestea. Arratseko 8etatik 9ak arte Happy Hour eginen da eta ondotik Santurtzi aldetik heldu den Deiedra folk zeltiar taldeak giroa emanen du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun