Hamargarren edizioa beteko du aurten Titiriteroen Topaketak Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2016ko martxoaren 16a

Hamargarren edizioa beteko du Titiriteroen Topaketak Zugarramurdin.

Hamasei ikuskizun ezberdin eskainiko dituzte martxoaren 19 eta 20an

Aste hondar honetan, martxoaren 19 eta 20an, ospatuko da Titiriteroen topaketa Zugarramurdin. Aurtengoa 10. edizioa denez, esfortzu berezia egin dute antolatzaileek, eta denetara hamasei espektakulu desberdin eskainiko dira. Horretaz gain, Estefa eta Mikelek sortutako Sorginak muntaiaren grabaketa ikusteko aukera ere izanen da (duela 15 urte egin zen azkeneko emanaldiarena). 

 

Hau da programa osoa:

MARTXOAK 19, LARUNBATA

• 11:00: Txotxongilo tailerra (museoko seilaruan).

• 12:00: Tartalo eta sorginak (museoan).

• 13:00: Polichinela el napolitano (museoan).

• 15:00: Ongi etorri, olentzero! (eskolako plazan).

• 16:00: Basoko ipuin ttikiak (museoan).

• 17:00: Torta y leche (eskolako plazan).

• 18:00: Sorginak proiek­zioa (museoan).

• 19:00: Urrezko saga­rra (museoan).

• 19:45: Piratak (plazatik lezerat).

• 20:15: Sorgin haizeak antzezlana (lezean).

• 21:00: lezetik plazarainoko kalejira eta batukada.

• 22:00: Los pilindrajos txotxongilo punk.

• Kontzertua Tooma­txak, Ostion, eta Edozein taldeekin.

 

MARTXOAK 20, IGANDEA

• 10:30: Antzerki txokoa (museoko seilaruan)

• 11:30: Kirikiñolandiako titiriteroak (museoan). Azken portua (frontoian). Guille y el mordisco del vampiro (plazako xapitoan).

• 13:30: Sorginak proiek­zioa (museoan).

• 14:30: Herri bazkaria

• 16:00: Bertitzeko titiritortoak (museoan).

• 17:00: Sorginak proiek­zioa (museoan).

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun