Oihulari Clown taldearen ‘Molestias Clównicas’ helduendako antzerkia Urdazubin

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko martxoaren 10a

Virginia Imaz da igandean Kultur Etxean eskainiko den antzezlanaren egile, zuzendari eta aktore bakarra.

Kultur Etxean izanen da saioa martxoaren 13an, igande arratsaldeko 7:30ean

 

Ugarana Emakume Elkarteak antolatuta, Oihulari Klown taldearen Molestias Clównicas helduentzako clown an­tzerki ikuskizuna ikusgai izanen da martxoaren 13an, igande arratsaldeko 7:30ean Urdazubiko Kultur Etxean. Sarrera doan izanen da.

 

Virginia Imaz da emakumearen eta osasunaren arteko harremana oinarritzat duen antzezlan umoretsu honetako zuzendari, egile eta aktore bakarra eta clownaren parodia egiten du.

Pauxa protagonista osasun kontsultan txandaren esperoan dagoen pailazoa da. Publikoa lekuko eta konplizetzat hartuko du.

Erlazionatuak

Antzerkia igandean, Urdazubin-Andres

Xorroxin irratia 2016 mar 11 Xareta   Urdazubi

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun