Urdazubiko inauteriak ospatuko dituzte igandetik asteartera

Ttipi-Ttapa 2016ko otsailaren 5a

Gazteak etxez etxe eta bentaz benta ibiliko dira igandetik asteartera.

Igandetik hasita eskean ibiliko dira gazteak

Otsailaren 5ean, ortziralean, Zugarramurdi eta Urdazubiko haurrak eskolan mozorrotu eta arratsaldean herrira jautsiko dira, baina inauteriak igandetik asteartera ospatuko dituzte Urdazubin. Hiru egunez eskean ibiliko dira gazteak auzo ezberdinetan.

 

Otsailak 7, igandea

Goizean gazteen  gosaria izanen da Gauiñara elkartean Segidan mozorroak jauntzi eta Dantxarineatik barna, bentaz-benta abiatuko dira eskean ilundu arte. 21:30ean  mozorroturik etortzen diren haurrentzat sorpresa! Ordu berean pintxoak eta musika denentzat, animatu mozorrotzera!

 

Otsailak 8 eta 9,

Astelehena eta asteartea

09:30 aldera herriko haurrak elkartu eta etxez-etxe eskean ariko dira eta bukatzean herrira jautsiko dira. Gazteak, berriz, 10:00etan elkartuko dira Karretero ostatuan eta kafea ttanttarekin hartu ondotik, baserriz-baserri ibiliko dira eskean trikitixa eta panderetarekin. 21:30ean pintxoak eta musika denentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun