Larunbatean etxez etxe ibiliko dira gazteak eta igandean dantzak eta zanpantzarren auzia plazan
Usaiak nahi duen bezala astearte gizena baino lehenagoko asteburuan ihauteriak ospatzen dira Saran. Larunbatean gazteak etxez etxe ibiliko dira Sarako auzoak haien kantu eta dantzekin animatzen. Igandean hitzordua plazan emana da dantzak ikusteko eta zanpantzarren auzia entzuteko. Ondotik Lur berri gelan 3 eskolek antolatutako bazkaria zerbitzatua izanen da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.