Sarako Herriko Etxeko Edantegiko mus txapelketa urtarrilaren 23an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2016ko urtarrilaren 20a

Mus txapelketa eguna borobiltzeko, Angeluko Les frères Ingallas taldeam emanaldia eskainiko du Herriko Etxeko Edantegian.

Larunbateko eguna ongi bukatzeko Angeluko Les frères Ingalls cajun taldeak kontzertua emanen du 

Urtero bezala herriko etxeko edantegiak bere mus txapelketa antolatzen du baina aurten usaian ez bezala egun bakar batez iraganen da, urtarrilaren 23an larunbatarekin. Txapelketa goizeko 10etan hasiko da, eguerdian janaria eskainia izanen zaie jokalariei eta finalak iluntzean jokatuko dira. 

 

Eguna ongi bukatzeko, gaueko 9:30ean, Angeluko Les frères Ingalls  cajun taldeak kontzertu bat emanen du. Izenak urtarrilaren 21a baino lehen eman behar dira ostatuan edo 05.59.54.25.19 zenbakira deituz, 13 euroko parte hartzea galdegina da pertsonaka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun