Urtean landu nahi dituzten proiektuen berri emanen du larunbat goizeko 11etan Herriko etxean
Urte berri kari hautetsiek agiantzak eskaintzeko ohitura hartu dute azken urteetan Senperen, bertzeak bertze, landu nahi dituzten proiektuak aipatzeko. Senperen urtarrilaren 16an larunbatarekin finkatua da hitz ordua goizeko 11etan. Hautetsi, herritar eta elkarteei idekia den ekitaldian Pierre Marie Nousbaum auzapezak bere lan taldearen xedeak aipatuko ditu.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.