Frantziako Estatuko eskualde berrietako kontseilarien hautatzeko bigarren itzulia izan dute abenduaren 13an Sara eta Senperen eta ez da ezusteko handiegirik izan. Lehenbiziko itzulian boza gehien eskuratu zuen Virginie Calmels hautagaia irten baita garaile bi herrietan.
Senperen parte-hartzeak goiti egin du %52,74ak eman du botoa, lehen itzulian baino %6,66 gehiagok. Virginie Calmels hautagai eskuindarrak, lehengo UMPren ordezkoa, bozen %42,08 lortu du. Alain Rousset PSko zerrendaburua bigarren izan da, bozen %38,76 eskuratuta eta Fronte Nazionaleko Jacques Colombierrek bozen %19,16 lortu du.
Saran ere parte-hartzeak goiti egin du %42,17ak eman du botoa, lehen itzulian baino %7,4 gehiagok. Virginie Calmels hautagai eskuindarrak, lehengo UMPren ordezkoa, bozen %46,50 lortu du. Alain Rousset PSko zerrendaburuak bozen %40,29 eta Fronte Nazionaleko Jacques Colombierrek %13,21.