Telethon elkartasun egunetarako hainbat ekitaldi prestatu dituzte asteburuan Saran

Ttipi-Ttapa 2015eko abenduaren 4a

Larunbatean Larrunera treinez igan eta gero oinez jautsiko dira.

Abendua hastapenean Telethonaren karietara ekitaldi ezberdinak antolatuak dira Saran. Abenduaren 5ean, larunbatarekin, goizeko 10 etan plazan pastizak salduko dira, arratsaldeko 2etan hitzordua San Inazioko lepoan emana da Larrunera trenez igaiteko (10 euro), itzulera oinez egiteko aukera bada. Arratsaldeko 4:30ean Pikassaria jatetxean krakada bat antolatua da, 5 euroko parte hartzea galdegina da. Igandean, abenduaren 6an, Lur Berri gelan bazkari bat eginen da, 15 euroko menu batekin: zopa, axoa, gasna, pastiza, kafea, arnoa. Erreserbatzeko 05.59.54.20.14 zenbakira deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun