Urdazubiko Kultur Etxea inauguratuko dute larunbat eguerdian

Ttipi-Ttapa 2015eko azaroaren 20a

Kultur Etxe dotorea egin dute Urdazubin, garai batean aroztegia eta elurtegia zeuden lekuan.

Mercedes Soto sopranoak eta Joaquin Taboada pianojoleak entzunaldia eskainiko dute

Urdazubiko Kultur Etxe eta Turismo Bulego berria inauguratuko dute azaroaren 21ean, larunbat eguerdiko 12etan. Bere garaian Urdazubiko monjeek erabiltzen zuten eta egoera arras kaxkarrean zeuden elurtegia eta aroztegia bota eta bertan egin dute eraikin berria.

 

Inaugurazio ekitaldian, Santiago Villares Urdazubiko alkatearekin batera, Isabel Elizalde Arretxea, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilaria izanen da. Gainera, musika entzunaldia izanen da, Mercedes Soto sopranoarekin eta Joaquin Taboada pianojolearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun