Santa Katalinako besta ospatuko dute igandean Saran

Ttipi-Ttapa 2015eko azaroaren 19a

Santa Katalina kaperan eta inguruan eginen da igande goizeko besta.

Goizeko meza eta zintzur bustitzearen ondotik, bazkaria izanen dute Baratxartea jatetxean 

Azaroaren 22 an, ohiturari jarraiki Santa Katalina ospatuko da Saran. Igande goizeko 10:30ean meza Santa Katalinako kaperan emana izanen da, ondotik 11:30ean auzoko zintzur bustitzea zerbitzatua izanen da. 

 

Usaian bezala, bazkari bat antolatua da Baratxartea jatetxean, 29 euroko menu batekin: garbantzoak, xerri muturra eta lukainka erreak, tripotxak “bixi bixi” saldan, ahate txiki errea patatekin, sagar hostore epela banillazko izozkiarekin. Erreserbatzeko 0559542048 zenbakira deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun