Maialen Lujanbio eta Sutrai Colina kantari ariko dira Sarako ikastolaren bertsu afarian

Ttipi-Ttapa 2015eko azaroaren 18a

Sustrai Colina eta Maialen Lujanbio kantari ariko dira larunbat arratsean Lur Berri gelan.

Azaroaren 21ean, Unai Gaztelumendik marrazkiak eginen ditu gaiak emateko

Azaroaren 21ean, Sarako Olhain ikastolak bere bertsu afaria antolatuko du Lur Berri gelan. Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina bertsolariez gain Unai Gaztelumendi marrazkilaria  ere gonbidatu dute ber­tso saio berezi bat osatzeko. Bertsolariak librean ariko dira marrazkiak gaitzat hartuz. Unai bertsoen arabera marrazkiak osatzen ere joanen da momentuan. 

 

20 euroko menua proposatua da: kuia salda, onddo eta gaztain batzuez horniturik, idikia saltsan eta pastak, ardi gasna, pastiza, kafea, arnoa eta ttotta. Erreserbatzeko 06 32 96 7131 zenbakira deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun