Dantxarineko 2. Pintxoaren Hamabostaldia igandean hasi da

Ttipi-Ttapa 2015ko aza. 13a, 14:53

Mutrikuko Haitzalde Landa-Turismoan asteburua eta jatetxe irabazlean bi pertsonendako bazkaria zozketatuko dira pintxo onenaren bozketan parte hartzen dutenen artean

Dantxarineko Pintxoaren bigarren hamabostaldia egiten ari dira azaroaren 15etik 28ra. Hamabortz egunez Dantxarineko bentetako jatetxeek pintxoak eskainiko dituzte  eta sariak izanen dira, pintxo onenaren bozketan parte hartzen dutenendako.

Mugaren bi aldeetako sukaldari ospetsuak izanen dira epamahaian eta pintxo onena izendatuko dute. Dantxarineko pintxo onenaren aukeraketan parte hartzen dutenen artean Mutrikuko Haitzalde Landa-Turismoan asteburua zozketatuko da. Parte hartzeko Bentetan egongo diren boletoak bete eta bertan utzi beharko dira.

Bertzalde, Urdax-Urdazubiko Facebook orrialdean botoa emanez gero jatetxe irabazlean bi pertsonentzako bazkaria irabazteko aukera ere izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun