Garagardoaren besta ospatuko dute azaroaren 7an Sarako Herriko Etxeko edantegian

Ttipi-Ttapa 2015eko azaroaren 4a

Gaueko 10etatikaitzinera Xutik taldeak eta DJ Balporesek giroa emanen dute ostatuan.

Garagardo dastaketa, pala txapelketaren finalak eta zuzeneko musika ere izanen dute

Azaroaren 7an, larunbatean garagardoaren besta ospatuko dute Sarako Herriko Etxeko Edantegian.  Garagardo ezberdinak dastatzeaz gain, pala txapelketaren finalak eta musika ere izanen dute

 

Arratsaldeko 3etatik goiti ostatuak antolatu duen pala txapelketaren finalak jokatuko dira. Arratseko 7etan zintzur bustitze bat eta garagardo dastaketa bat izanen dira:  Irlandako Guiness, Alemaniako Paulaner Salvator, Belgikako Blanche de Bruxelles, Euskal Herriko Bob's Beer horia eta Frantziako Pelforth horia garagardoak proposatuak izanen dira garagardo zaleei. Gaueko 10etatik goiti Xutik taldeak eta DJ Balporesek giroa emanen dute ostatuan. Bertan ogitartekoak salduko dira. Ostatua hetsiko delarik, gaztetxea irekiko da gaualdia segitzeko.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun