Jardunaldi Mikologikoa eginen dute lehen aldiz urriaren 31n Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2015eko urriaren 30a

Onddoa izanen da protagonista larunbatean Urdazubin.

Pintxo lehiaketa eginen da eta botoa ematen dutenen artean bi lagunentzako afaria zozketatuko dute jatetxe irabazlean afaltzeko

Jardunaldi Mikologikoa eginen dute lehen aldiz urriaren 31n Urdazubin. Egun osoan zehar onddo eta perretxikoekin zerikusia duten ekintzak eginen dituzte larunbatean. Pintxo lehiaketa ere eginen da eta bezeroek pintxo onena aukeratzeko boza eman dezakete. Gainera, partehartzaileek zozketa batean parte hartuko dute eta ostatu irabazlean afaltzeko aukera izanen dute.

 

Larunbat goizeko etan Urdazubiko plazatik abiatu eta mendiko irteera eginen dute onddo eta perretxiko desberdinen bila, eguerdia bitarte. Aipatzekoa da, dena den, aste osoan egin dituztelaateraldiak onddo bila.

12:30ean jasotako onddo eta perretxikoen sailkapena eginen dute Trikuarri parkean (informazio bulegoaren ondoan). 13:00etatik 15:00etara Urdazubiko ostatuetan pintxo dastaketa eta balorazioa eginen dituzte.

17:00etan, Urdazubiko Kultur-Etxean hitzaldia eskainiko du Fernando Olmosek,  “Sukaldaritzan zein garrantzi duten onddo eta perretxikoak” goiburupean.                             

18:00etan, leku berean eta Fernando Olmosek berak Onddo eta perretxikoei buruzko hitzaldi biologikoa eginen du.

Hitzaldien ondoren, pintxo lehiaketan botoa eman dutenen artean zozketa bat eginen dute. Jatetxe irabazleak bi pertsonentzako afaria eskeiniko dio irabazleari.

Gainera egun osoan zehar animazio ugari izanen da, eta musika daditzeaz gain, Monastegia, Lezeak eta Errota ikusteko aukera ere izanen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun