Orfeoian Diana Yerrok joko du pianoa eta Paula Goñik txirula, Igor Ijurraren zuzendaritzapean. Espektakulo honetan, Mikel Markez eta Baztango dantzariak ere arituko dira, Sunbilla eta Igantziko dantzariek lagunduta.
Sarrerak 15 euro balio du, eta lezeetan saltzeaz gain, Urdazubiko Montxon, eta Berako Agaran salgai jarri dituzte. Edo internetez ere, helbide honetan erosi daiteke: www.entradascajarural.com