Minbiziaren kontrako borroka sustengatzeko mendi ibilaldia eginen dute Saran

Ttipi-Ttapa 2015eko urriaren 16a

Octobre Rose kanpainaren baitan eginen dute igandeko mendi ibilaldia Saran.

Igandea goizean, bi ibilbide proposatu dituzte

Minbiziaren kontrako borroka sustengatzeko «Octobre rose» dela eta urriaren 18an mendi ibilaldi bat antolatua da Saran. Bi ibilaldi proposatu dira: bat 9 kilometrokoa (3 ordu) eta bestea 7 kilometrokoa (2 ordu). Bi ibilaldiak igande goizeko 9:30ean abiatuko dira plazatik, izen emaiteak egun berean eginen dira 08:30etik goiti. 10 euroko parte hartzea galdegina da (ura, lepoko eta zinta hornituak).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun