Urriaren 18an, igandean Larrunen usoaren kofradiaren desfilea eginen da. Urriaren 19an, astelehen arratsaldeko 4etan Joko Garbi partida eta 5etan esku huska partida bat jokatuko dira frontoinean. Asteartean, hilaren 20an, arratsaldeko 6etan Zazpiak Bat dantza taldeak ikusgarri bat emanen du plazan. Asteazkenean, hilaren 21ean, goizeko 11etan usotegien bisita. Ostegunean, Santa Katalinako kaperan arratseko 8:30ean Erlauntza abesbatzak kantaldi bat emanen du. Ostiralean, goizean herriaren bisita eta arratsaldean elizarena antolatuak dira. Aste horretan zehar, Usoaren ihizia sarean erakusketa ikusten ahalko da turismo bulegoan. Urriaren 15etik goiti herriko jatetxeek beraien menuetan usoa proposatuko dute.