Zugarramurdi, Urdazubi eta Berako xaharrak egunpasan bildu ziren igandean

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 25a, 12:23
Elkarrekin xarmanki igaro zuten eguna Zugarramurdi, Urdazubi eta berako xaharrek.

Elkarrekin berendatu eta kantaldia aditu zuten Zugarramurdiko Sorginen museoko auditorioan

Har-eman elkarteak antolaturik, irailaren 20ean Zugarramurdi, Urdazubi eta Berako xaharren topaketa bat egin zen Zugarramurdin. Ikusi argazkiak

 

Aitzakia, Berako San Jose zahar etxetik hainbat lagun Zugarramurdira joan zirela izan zen. Hauek, lehenbiziko lezea bisitatu zuten, eta gero Zugarramurdi eta Urdazubikoekin batera berendatu zuten elkarrekin 36 lagunek. Ondotik, museoko auditorioan Los Duendes taldearen kantaldi bat aditzeko aukera izan zuten.

Berako Zahar Etxekoak aski kontent gelditu ziren: «Gure lehenbiziko topaketa izan zen Zugarramurdiko  jubilotekako taldearekin eta betidanik ezagutuko bagina bezalako  sentzazioa izan genuen», diote TTIPI-TTAPAra bidalitako ohar batean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun