Abuztu hondarrean Kontrabandisten lasterketa irabazi ondotik, Fernando Etxegaraik berriz ere erakutsi dio neurria hartu diola Sara inguruko mendiei. Iaz bigarren izan zen Sara Korrika lasterketan eta aurten nagusi izan da, 42 minutu eta 48 segundoko denborarekin. Manttaleko Joseba Larralde beratarrak minutu erdi gehiago behar izan zuen (43:18) eta AC Pouillon taldeko Philippe Bordenavek osatu zuen podiuma (45:16). Sara Korrikako David Nesprias laugarren izan zen (46:09), SPUCeko Michel Guiltco zazpigarren (46:53) era Arantzako Ekaitza elkarteko Dani Iparragirre eta Imanol Lukanbio ere hamar lehenbizikoetan sartu ziren.
Emakumezkoean, Manon Dejean izan zen bizkorreNA (54:22) eta hogeita hamekagarrena izan zen sailkapen orokorrean. Endurance Shop taldeko Gwenaelle Bidondo bigarren izan zen (56:34) eta Marie Noelle Laugier hirugarren (59:23). Sara Korrika taldeko Amaia San Martin bosgarren izan zen (01:03.34).