Asteburuko ospakizunen ondotik, oraindik bada zer egin Sarako bestetan

Ttipi-Ttapa 2015eko irailaren 14a

Igande goizean luzean aritu ziren errebotean, baina egunotan ere izanen dira pilota partida gehiago Saran. Argazkia: Goiko

Astelehen arratsaldean Artzain Xakur Lehiaketa izanen da

Usaian bezala, bortz eguneko bestak antolatu ditu Sarako Besten Komiteak. Larunbatean hasi eta asteazkena bitarte hainbat ekitaldi dituzte. Larunbatean egin ziren lehen ekitaldiak eta igandean, Meza Nagusiaren eta omenaldien ondotik, luzean aritu ziren errebotean. Arratsaldean ahate jokoa eta euskal kirolak izan zituzten. Astelehen arratsaldeko artzain xakur lehiaketa izanen da berrikuntza nagusia.

 

ASTELEHENA, BURUILAK 14

• Goizean itzulin itzuli gaitero eta txistulariekin.

• 10:30 luzean errebotean: Kapito Harri/Iparraldeko selekzioa.

• 13:30 zikiro jatea Olhain ikastolak antolatua.

• 16:30 Artzain Xakur Lehiaketa, JM Jauregiren landan.

• 17:00 esku huska trinketean, esku pilota txapelketako finalerdiak: Peio Larralde vs Phillipe Bielle; Thierry Harismendy vs Paskal de Ezkurra; Bixente Elgart vs Alexis Intchauspe; Bixintxo Bilbao vs Baptiste Ducassou.

• 18:30 euskal dan­tzak Zazpiak Bat taldearekin.

• 20:00 aperitifa trikitilariekin eta Saranga taldearekin.

• 22:00 kantaldia Zort’ Ziburu taldearekin.

• 23:00 dantzaldia Gaubela taldearekin. Gau osoan karriketan animazioa Sarangarekin.

 

ASTEARTEA, BURUILAK 15

• Goizean itzulin itzuli gaitero eta txistulariekin.

• 09:00 egun osoz trinketean Pasakako Lagunak Tour.

• 10:30 luzean errebotean Spuc/Noizbat.

• 17:30 Joko Garbi erre­botean. Lehenik pilota eskolako hau­rrak, gero helduak.

• 19:00 Mutxikoak Kuxkuxtu txarangarekin.

• 19:00 Trinketean Botaluze: Sara/Oiartzun.

• 20:00 Gaztetxean Nor za? Inkonito gaua.

• 20:30 aperififa trikitil.

• 22:00 dantzaldia Samain taldearekin. Gau osoan Kuxkuxtu karrikak animatzen.

 

ASTEAZKENA, BURUILAK 16

• Goizean itzulin itzuli ga­itero eta txistulariekin.

• 09:00 Sarako Azien­da prima Trinketeko zabaldegian.

• 10:30 Xoko txapelketaren errebantxa trinketean. Ondotik, Xoko desafioa.

• 13:00 puzgarriak hau­rrentzat plazan.

• 17:00 esku huska­ plazan, Euskal He­rri­ko bes­tetako esku pilota txapelketako finala.

• 18:30 esku huska­ trinketean, esku pilota­ txapelketako finala. Trinketean eta plazan bertsulariak: Anjelmari Peñagarikano, Odei Barroso eta Xumai Murua. Gai emaile: Karlos Aizpurua. Zozketa.

• 19:30 aperitifa: Erramun Martikorena eta Magalie Zubillaga.

• 22:00 dantzaldia Baga Bigarekin.

• 23:00 suziriak.

• 23:30 dantzaldia Joselu Anaiak.

• Gau osoan Los Incognitos.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun