Burdinaren eguna ospatuko dute abuztuaren 8an Urdazubin

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015eko abuztuaren 6a

Antzinako burdin mineralaren gurdiaren etorrera antzeztuko dute aurten

Datorren larunbatean, abuztuaren 8an, burdinaren eguna ospatuko dute zortzigarren urtez, Urdazubin. Herritarrak ez ezik, bisitariak ere bilduko dira hainbat ekitaldiz osatutako egunean.

Bizkaiako Pobeña herritik abiatuko da autobusa, 07:30ean. La Cendejan 07:40etan, Las Carrerasen 07:50etan eta Gallartan 08:00etan gelditu ondotik, 10:00etan ailegatuko dira Urdazubira.

10:00etan Dantxarineako Bentetan ibiliko dira, ordubetez. 11:00etan harrera eginen zaie Urdazubiko plazan. Segidan, herrian barna ibili ondotik, herritar eta gonbidatu batzuen eskutik, antzina egiten zen burdin mineralaren gurdiaren etorrera aurkeztuko dute, antzerki moduan. Hitzaldi bat entzuteko eta bertako produktuak erosteko aukera ere izanen dute herritar eta bisitariek. 15:00etan zikiro jatea izanen da; eta bazkalondoa alaitzeko Bankako kantariak izanen dituzte.  

Zikiroko sarrerak herriko ostatuetan, Montxo, Karretero eta Anastasin ostatuetan, daude salgai, 30 eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun