Abuztuaren 3tik 15era, Josu Jimenez Maiaren haiku-argazkidunen projekzioa eta Maite Ramosen akuarelen erakusketa eginen dute Larraldean, 16:00etatik 20:00etara.
Abuztuaren 7an, Josu Jimenez Maiaren “Hiru miru” liburuaren eta haiku argazkidunen aurkezpena eginen dute arratsaldeko 6etan Larraldean.
Abuztuaren 14an, Jose Luis Otamendiren “Kapital publikoa” olerki bildumaren aurkezpena eginen dute Larraldean 18:00etan. Egun berean, 20:00etan, Ñañoen bordako muino gainean egurki sartze bat ikusteko aukera izanen da eta joaten direnek, beren olerki, abesti, hitzarte, musika eta nahi den guziarekin animatuko dute egonaldia.
Abuztuaren 18tik 30a arte, “Ostopeko Artea” erakusketa ikusgai izanen da Larraldean, 16:00etatik 20:00etara. Erakusketa hau zabalik dago Urdazuriko haranean bizi diren artista guztientzat. Parte-hartzeko idatzi helbide honetara: olerkibilduma@sfr.fr