Ikaburuko lezearen Eguna ospatuko da uztailaren 18an Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 17a, 15:56

Ikaburuko lezean eginen dituzte eguneko ekitaldi ezberdinetan.

Lehen edizio honetarako hainbat ekitaldi prestatu dituzte

 Urdazubiko Ikaburuko lezearen eguna ospatuko dute lehen aldiz uztailaren 18an, larunbatean eta egun osorako egitarau zabala prestatu dute. «Familia guztiarentzako jai eguna ekintza ugarirekin, bertan  estalagmita eta estalaktitaz betetako mundu batean murgilduko zaitu, antzinako pertsonai, kondaira eta kontrabandozko oroipenekin», aurkezpenean aipatu zutenez.

 

Goizeko 11etatik 14:00etara historiaurreko bizimoduaren erakustaldia eginen dute, sua pizten ikasteko tailerrekin, gezi jaurtiketa eta lezeetako margoak… Ordu horretatik arratsaldeko 6etara Kaiku ludoteka ere izanen dute: behiak jezten ikasteko, margoketa, puxikak… Goizeko 11etatik arratsaldeko 6etara eskulangileen azoka izanen da eta 16:00etatik 18:00etara basa faunaren erakusketa.

Gainera, goizez Ikaburuko lezera egiten diren bisitak txalaparta doinuarekin eginen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun