Zaharkin eta Kukuso merkatua eginen dute asteburuan Saran

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 16a, 07:31

Denetarik izanen da ikusgai eta erosgai asteburuan Sarako plaza eta kiroldegi inguruan.

150 bat erakusketari profesional eta 15.000 bisitari espero dituzte larunbat eta igandean

Hirugarren aldiko «Fiesta des Brocs» kukuso merkatu erraldoia Saran antolatuko da, aurten uztailaren 18 eta 19ko asteburuan. 150 bat erakusketari profesional eta 15.000 bisitari Sarara hurbilduko direla espero da. 

 

Haien erakusmahaiak plazan eta polikiroldegian instalatuko dituzte denetarik saltzeko: zaharkinak, kolekzioak, liburuak, arropak, bitxiak, mantelak… Sartzea urririk da.

Larunbatean 07:30etik 19:00etara eta igandean 09:00etatik 19:00etara egonen da irekia merkatua. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun