Asteazkenero, Akerbeltz laburmetraiaren emanaldia eginen dute Museoan 19:00etan.
Ortzegunero, Zugarramurdi, zentzumen guztietatik, herritik barna bisita gidatu eginen dute, 17:00etan.
Agorrilean ortziralero, Ilargi betea, sorginen larrea bisita antzeztua eginen dute, 19:30ean.
Larunbatero, Alex de la Iglesiaren Las brujas de Zugarramurdi filmean oinarrituta den bisita multimedia, 17:00etan.
Agorrilaren 26an, Kultur’2015eko egitarauaren baitan 18:00etan Iparfolk taldearen kontzertua.
Aipatzekoa da, modu berean, ordutegiak luzatuko direla: lezea egunero edekiko da 10:30etik 20:00ak arte; eta Museoa berriz, asteartetik igandera 11:00etatik 19:30 arte.