Besta eginen du Sarako eskola publikoak larunbat arratsaldean

Ttipi-Ttapa 2015eko ekainaren 24a

Sarako eskola publikoko ikasle eta irakasleek, gurasoekin batera besta egun polita izanen dute larunbatekoa.

Haurren ikusgarriak dantza, bertsua eta antzerkia nahastuko ditu

Ekainaren 27an, larunbata, arratsaldean eskola publikoaren besta iraganen da. Besta eskolan berean iraganen da. 17:30ean haurrek kabalkada ttiki bat aurkeztuko dute, ikusgarri honek dantza, bertsoa eta antzerkia nahasten ditu. 

 

Ondotik, ikasleen gurasoek zin­tzur bustitze bat eskaintzen dute pintxoekin eta  afari bat antolatzen jantegian, denei irekia dena. Menua 15 eurotan da helduentzat: meloina xingarrarekin, xerrikia zartaginean errea  lur sagar, kafe goxo, arnoa eta ttota. Haurrentzat 5 euroko menu bat proposatua da: lomo eta lur sagarrekin, izozkia.

Arratsean egurrezko jokoak izanen dira haurrentzat. Tonbola bat ere antolatua da eskolaren alde, txartelak eskolan berean erosten dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun