Lasterketa goizeko 8:30ean abiatuko da plazatik. Ibilbidea Benta beltzako bidexkatik, Lizuniagatik, Ibantelitik, Lizarrietako gainaldetik, Etxalarko usotegietatik, Munonbordako hegaletik, Sarako usategietatik pasako da, bukatzeko txirrindulariek Pottoka Urdineko bidea segituko dute plazara arte. Izen emaiteak, 7 euro, egunean berean egiten dira goizeko 7:30etik goiti baina aitzinetik egiteko aukera ere bada turismo bulegoan.