Sarako basurdeen txapelketaren 20. urteurrena ospatuko dute ekainaren 13an

Ttipi-Ttapa 2015eko ekainaren 12a

Sarako Izarra errugbi taldekoak, 1990. hamarkadan.

Izarra errugbi taldea txapeldun izan zen 1995ean eta hori gogoratuko dute larunbatean

Aurten Sarako Izarrak errugbi elkartea txapeldun izan zen 1995ean eta 20. urteurren horren karietara egun berezi bat antolatzen dute ekainaren 13an. 

Arratsaldeko 2etan Animainiako zelaian belaunaldi arteko hunkitze txapelketa bat antolatua izanen da:  zahar, senior, juniorrak, txikiak, entrenatzaile, guraso eta 1996ko txapeldunak parte hartzera gonbidatuta daude. 19:00etan zintzur bustitze bat izanen da eta ondotik 21:00etan afaria.

Afarirako txartelak 20 eurotan salgai daude Herriko Etxeko edantegian.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun