Igande goizean, 08:15ean harrera eginen dute. 08:30ean Pottoka urdinaren ibilaldia eginen da Ainhoa eta Urdazubi artean eta itzulera ere oinez eginen dute (3 ordu inguruko gan-etorria). 09:00etatik 17:00etara Xaretaren merkatua izanen da Ainhoako plazan (ekoizleak, artisauak…). 11:30ean pilota partida jokatuko da. 12:00etan pintxoen dastatzea Ainhoako ostatuetan. 13:00etan zikiroa lehengo gisara (ogi tartean) eta 16:00etan Joko Garbi pilota partida jokatuko dute, ospakizuna ongi bukatzeko.