Guraso Eskola izanen dute Urdazubin ekainaren 11 eta 18an

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 5a, 07:13

Eskolan emanen dituzte solasaldiak, ortzegunetan 17:00etatik 19:00etara

Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko udaletako Gizarte Zerbitzuek antolatuta Guraso Eskola eskainiko dute ekainaren 11 eta 18an Urdazubiko eskolan, 17:00etatik 19:00etara.

Alaitz Garmendia, EHUko ikertzailea, psikoterapeuta eta familia terapeuta Tolosan eta Sagrario Yárnoz Yaben, EHUko irakaslea eta ikertzaile izanen dira emaileak eta landuko dituzten gaiei dagokienez, Gurasoa izatea zer da?, Gurasotasuna eta Gurasoen funtzioak: atxikimendua, heziketa arauak… landuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun