Sarako Olhain Ikastolaren besta ospatuko dute aurten ere Mendekoste bezperan

Ttipi-Ttapa 2015eko maiatzaren 22a

Arratsaldean puzgarriak izanen dituzte haurrek aurten ere.

Sagardotegiko bazkaria zerbitzatuko da igandean polikiroldegian, Saran’gak alaitua

Urtero bezala mendekoste bezperan, aurten maiatzaren 24an, Olhain ikastolaren besta ospatuko da Saran. Goizeko 11 etan kalejira bat abiatuko da ikastolatik Saran’garekin, ondotik ikastolako haurrek kantaldi bat emanen dute. 

Besta horren karietara polikiroldegiak sagarnotegi itxura hartuko du, eguerdi eta erditan tokiko sagarno kupelak idekiko dira eta ondotik sagarnotegiko bazkaria zerbitzatuko da, Saran’gak alaituko duena. Arratsaldeko 3etatik goiti haurrentzat puzgarriak izanen dira eta Joanes Etxebestek bere ikusgarria emanen du. Arratsaldeko 5etan betiXUTIK taldeak polikiroldegia animatuko du.

Erreserbak 063296 7131 zenbakira deituz egiten dira edo txartelak salgai izanen dira Herriko Etxeko Edantegian. Bazkaria 23 eurotan da eta haurrentzat 6 euro.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun