Urdazubiko Salbatore bestak ere asteazkenean abiatuko dira

Ttipi-Ttapa 2015eko maiatzaren 12a

Urdazubiko Kontrabandisten lasterketa larunbat goizeko 10etan abiatuko da.

Kontrabandisten lasterketa larubatean eginen dute

Iruritan bezalaxe, Urdazubin ere Salbatore bestak ospatuko dituzte. Txupinazoa eta ezkil jotzea asteazken arratseko 8etan eginen dute, bortz eguneko ospakizunei atera irekiz. Larunbatean kontrabandisten lasterketa eta zikiroa izanen dute eta igandean kenpo kai erakustaldia eta emakumezkoen frontenis txapelketako finala.

 

Maiatzaren 13a, asteazkena

20:00etan Txupinazoa eta ezkil jotzea herriko trikitilariekin eta aperitifa.

21:30ean Txuleta jana Montxon, Modestok alaiturik. 

 

 

Maiatzaren 14a, osteguna

11:00etan Meza Nagusia.

12:00etan Aperitifa.

16:30ean Haurren jokoak.

18:00etan Txokolatada.

21:30ean Paella jatea.

Ondotik, Holako taldearekin dantzaldia.

 

Maiatzaren 15a, ostirala

12:00etan Gorriti bere animaliekin.

14:00etan Ugarana elkarteko bazkaria Koxkan.

14:00etan Gazte bazkaria.

16:30ean Haurrentzako jokoak.

18:00etan Triki poteoa herrian barna.

20:00etan Sagardotegi mugikorra. Sagardoa pintxo goxoekin eta Hauspolariek girotuta. Gauean Dantzaldia Hauspolariekin.

 

Maiatzaren 16a, larunbata

10:00etan Kontrabandisten lasterketa 2015.

14:30ean Zikiroa txarangak alaiturik eta gero kalejira herriko karriketan barna.

16:30ean Haurrentzako jokoak.

21:00etan Triki poteoa herriko karriketan barna.

20:00etan Zingar jatea eta giro onari eusteko Tifanin mariatxiekin dantzaldia.

00:00etan Ingo al deu taldearekin dantzaldia.

 

Maiatzaren 17a , igandea

17:00etan Kenpo Kai erakustaldia.

18:00etan Nesken frontenis txapelketako finalak eta mutikoen pala txapelketako finalak.

20:00etan Boletoen zozketa.

20:15ean Pintxoak denentzat, Hauspolariek alaituta.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun