Bere 6. ediziorako txin'goody paradise reggae festibalak Sarako herria hautatu du. Apirilaren 25ean larunbatarekin iraganen da. Egun horretan mundu osotik etorritako reggae musika entzuten ahalko da kiroldegian: Joseph Cotton (Erresuma Batua) DJ-a Frantziako Atili Bandalero Djak sustengaturik, ondotik Italiako Raphael kantaria Euskal Herriko Revolutionary Brothers-ek sustengaturik; Txingoody Roots Band, ADN Noar (Bretania) eta Dawa Crew.
Kontzertuak arratsaldeko 6etan hasiko dira goizeko 2ak arte. Sartzea 10 eurotan da. Bertan bio edariak eta rasta janaria zerbitzatuak izanen dira. Informazio gehiagorentzat: 05.59.48.14.14