Hauteskundeak 2015

Urdazubin egiteko gelditu diren lanen berri eman dio alkateak Esparza kontseilariari

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 16a, 12:26

Jose Javier Esparza kontseilaria, Santiago Villares Urdazubiko alkatea, Juan Ignacio Arzoz alkate ordea eta Francisco Perez Arregui Toki Administrazioko zuzendari nagusia Dantxarinean.

Nafarroako Gobernuko ordezkariek Dantxarinea bixitatu zuten apirilaren 15ean 

Urdazubiko garapenerako beharrezkoak diren eta egun gabe gelditu diren lanen berri eman zion apirilaren 15ean Santiago Villares alkateak Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilaria ez ezik Nafarroako Parlamenturako hauteskundetarako UPNko presidentegaia den Jose Javier Esparzari.

Apirilaren 15ean bixitan etorri zen kontseilaria Dantxarineara eta alkateak gogorarazi zion oraindik kobratzekoak daudela zenbait auzotara egindako bideen lanen dirulaguntzak, baita Hiribere, Landibar, Alkerdi, Larrainta, Telleria, Leorlas eta Koilar auzoetako argiteriarenak ere.

Urdazubiko Udalak 2011n egin zuen Hiribere auzoko saneamendu lanak NILSAk akitu ditzan ere eskatu zion Villaresek Esparzari.

Bertze aldetik, alkateak gogorarazi zuen 2011n udalak Toki Administrazio departamentuari aurkeztutako hornidura proiektua geldirik dagoela. Proiektu horretako saneamendu sareak Dantxarinean aurrikusia dagoen hazkundeari aurre egin nahi dio. Hain zuzen, Arretxea bentaren eta Javier Martikorenaren bentaren eraikuntza lanak ere bixitatu zituen kontseilariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun