Apirilaren 17an, ostiral arratsaldeko 4:30etik arratsa arte merkatu bat eginen da Sarako plazan. Sarako merkatua proiektua ekoizle talde ttiki baten gogoetatik sortu da, haien helburua kalitatezko eta tokiko ekoizkinak saltzea izanez. Urte osoan egiteko asmoa dute.
Merkatua urte osoan eginen da bederatzi ekoizlerekin eta ondoko ekoizkinak aurkitzen ahalko dira: idikia, xerrikia, gasnak (ahuntz, ardi eta behi), barazkiak, fruituak, oilaskoa, arroltzeak, sagarnoa, Ezpeletako piperra, erreximentak, iaurtak eta bertze. Merkatu hau udan ere eginen da, garai horretan artegintzako artisauak gehituko dira.