Hatsaren Poesia hamazazpigarren Eguna ospatuko da Senpereko Larraldean apirilaren 12an. Bertze urtetan bezala, Hatsa elkarteak argitaratzen duen olerki bilduma aurkeztuko da igandean 16:00etan. Idazleen olerki irakurketaren ondotik, ‘Hatsaren olerki bustiak 2015’ argazki-olerki-bideoa ere eskainiko dute. Liburuan idatzi duten olerki-testu pasarte poetikoekin eta Agurtzane Anduetza, Joanes Anduetza eta Auxtin Zamoaren argazkiakin egituratua da.
Olerkarien Eguna apirilaren 11tik ekainaren 30era
Bestalde, aurten ere ''Olerkarien eguna ''ospatuko da. Apirilaren 11 eta ekainaren 30a artean, nornahik egitura dezake olerki ekitalditxo bat, nonahi, pertsonalki edo bere lagunekin. Hatsa elkarteak lotura bat egingo luke 'Olerkarieneguna'ren blogaren bitartez.
Olerkarien Eguna ekimen honeri hastapen bat emateko, apirilaren 11n, larunbatean, inguruko poesizale guzieri elkarretaratze bat proposatu zaie Larraldean arratsaldeko 5etan.