Kulturak toki handia izanen du Bazko asteburuan Saran

Ttipi-Ttapa 2015eko apirilaren 1a

Bazko Astelehenean eginen dute Euskal Idazleen 32. Biltzarra Saran.

Astelehenean 32. Idazleen Biltzarra eginen da, Euskaltzaindiaren eskutik

Urtero bezala bazko asteburuan kulturari toki handia emana izanen zaio Saran. Apirilaren 6an, bazko astelehenez, 32. Idazleen biltzarra eginen da polikiroldegian. Goizeko 10etan idekiko da eta 18:00ak bitarte liburuak erosteko (bertan izanen diren idazleen sinadurekin) aukera izanen da. 

Urtero bezala bazko asteburuan kulturari toki handia emana izanen zaio Saran. Apirilaren 6an, bazko astelehenez, 32. Idazleen biltzarra eginen da polikiroldegian. Goizeko 10etan idekiko da eta 18:00ak bitarte liburuak erosteko (bertan izanen diren idazleen sinadurekin) aukera izanen da.

10:45ean Euskaltzaindiaren liburuak aurkeztuak izanen dira. 10:45ean Henri Duhauren “Bahnar deitu salbaiak”, 11:00etan Txomin Peillenen “Mongongo Dassanzaren albaitaritzako idazlana (1692-1892) eta Natalia Zaikaren “Approche textologique et comparative du conte traditionel basque dans les versions bilingues de 1873 à 1942”.

Ondotik ere bertze aurkezpenak eginen dituzte Eneko Bidegainek (“Euskal Herria eta Gerla Handia”), Itsas Begia Elkarteak (itsas ondareaz eta Kilikaren aurkezpena), Marikita Tambourinek, Patri Urkizuk (1914-1918 Lekukoak) eta Dominique Duplantier-ek Sarako etxeei buruz.

15:00etan haurren tailerra izanen da Delphine Goienetxe, Galtzerdi Marradunak eta ZTK argitaletxearekin. Oihaletxearen azpian, egun guzian Euskal Herria eta Gerla Handia (1914-18) erakusketa eta SAMB-Ikertzaileak taldearen eskutik “Zer gelditzen da Gerla Handiaz” erakusketa eta ostatua ere zabalik izanen dira.

Asteburu osoan Lur Berri gelan eskuen lanak eta denen etxean Larrungo koloreak elkarteek haien erakusketak eginen dituzte.

Bertzalde asteburu horretan Herri Urratseko jantziak salgai izanen dira plazan eta biltzar egunean polikiroldegian.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun