Bigarren urteurreneko besta prest du Urdazubiko Nikolaurenea jatetxeak

Ttipi-Ttapa 2015eko martxoaren 26a

Morau eta Beñardo, joan den urteko bestan.

Pottoka eta Eskortz, Morau eta Beñardo, Iñigo Iturria eta Petti ariko dira kantari martxoaren 28ko besta berezian

Martxoaren 28an ospatuko du bere bigarren urtemuga Nikolaurenea ostatuak. Hori dela eta, besta berezia antolatu dute oraingoan ere, musikari ezberdinen partehartzearekin: Pottoka eta Eskortz, Morau eta Beñardo, Iñigo Iturria eta Petti.

Duela bi urte, 2013ko Aste Saindu bezperan ireki zituen ateak Nikolaurenea jatetxean eta geroztik, 60 lagunendako otorduak egiteko aukera eskaintzen du aste osoan, asteazkenetan izan ezik.

Gan den urtean, lehen urtemugan ere, eman-harraldi gastromusikala antolatu zuen, zehazki Pop-Folk-Blues emanaldia izan zuen afari kontzertua eskaini zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun