Urdazubik erabilera anitzeko aretoa eta turismo informazio gunea izanen ditu garai bateko aroztegian, herri erdi-erdian, plazatik hurbil eta Salbatore monastegi ondoan. Lanak martxoaren 18an, asteazkenean eginen den ez-ohiko batzarrean eman nahi ditu Urdazubiko Udalak eta ekainaren 30erako bukatuak egotea espero dute.
Zaharberritze lanen aurrekontua 365.394,48 eurokoa da eta 50.000 euroko dirulaguntza izanen du Europatik. Urtarrilean eta otsailean egin den lizitaziora bortz erainkuntza enpresa aurkeztu dira: Construcciones A. Bengotxea, S.L.; Construcciones F. Bengoetxea, S. L.; Construcciones Arakan S.L.; Construcciones Apezetxea Anaiak S.L. y Construcciones Pedroarena S.L.
Egoera kaxkarrean dago Aroztegia, baina halere, bere eraikuntza-data agertzen duten harriz egindako aitzinaldeko zati batzuk gordeko dira. Barnean, bisitariarendako harrera-eremua, turismo informazio gunea denda ttiki batekin eta erabilera anitzeko aretoa eginen dira, herriko bizilagun eta elkarteek bere bilerak eta ikastaroak egin ditzaten.