638 korrikalarik bukatu dute Senpere Trail lasterketa

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 11a, 09:14
Emakume nahiz gizonezkoen podiuma. SPUC Lasterka

Manttaleko Joseba Larralde beratarra hirugarren izan zen

638 korrikalarik lortu zuten helmugara heltzea martxoaren 8an egin zen Senpereko Trail lasterketaren laugarren edizioan. 21 kilometroko lasterketa burutzen bizkorrena, Meddier Dowty Oloron taldeko Beñat Marmissolle atharratzearra izan zen (01:39:29), bigarren Mizuno-Endurance Shop taldeko Cori Benoit (01:40:42) eta Manttaleko Joseba Larralde beratarrak osatu zuen podiuma (01:44:18). Unai Santamaria Manttaleko taldekidea laugarren izan zen (01:45:16).

Emakumezkoen artean, VTT Labenne taldeko Sarah Dinclaux izan zen bizkorrena (02:10:48), PBA taldeko Vlaire Dubes bigarren (02:12:40) eta talde bereko Maialen Pessans hirugarren (02:18:49).

Eskualdeko korrikalariei dagokienez, gizonezkoetan Sara Korrikako Eric Etchegarai 17. izan zen (01:56:58), Fabien Ezkurra taldekidea 21. (01:57:41) eta Igantziko Biltokiko Mikel Urtxegi 27. (02:00:37).

Emakumezkoen artean, Sara Korrikako Murielle Migelgorri zortzigarren izan zen (02:29:34) eta Manttaleko Andrea Gouraud beratarra hamargarren (02:35:53).

Sailkapena

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun