Urdazubi eta Zugarramurdiko guraso elkarteak elkarlan egitasmoa martxan jarriko du bertako eskola eta gizarte zerbitzuekin. Elkarlan honen funtsa heziketa eta prebentzio esparruetan lan koordinatua egitea izanen da.
Ondorengo hilabeteetan hainbat ekintza egitea aurreikusten dira. Horietako bat gurasoei heziketa, guraso izate, prebentzio gaiak… hausnartu eta ezagutzera emateko irakurgaiak helaraztea korreo elektroniko bidez. Horretarako faborez eskatzen da Urdazubiko eta Zugarramurdiko gurasoei bertako eskolako guraso elkarteari helbide elektronikoa ematea mezuen bidez materiala jaso ahal izateko.