X. Sara Korrika martxoaren 29an eginen da aurten

Joana GERENDIAIN 2015ko ots. 19a, 15:22

Urtetik urtera, gero eta indar haundiagoa har­tzen ari den Sara Ko­rrika Trail lasterkaldiaren hamargarren edizioa martxoaren 29an eginen da. Larun mendiko mazeletatik iraganen den itzuli honek 25 kilometro izanen ditu, 1.443 metroko desnibel positiboa eta 1.442 metroko negatiboa. Punturik garaiena Atekaleun da, 728 metrora dagoena, ibilbideko 7,3. kilometroan. Izen ematea: www.sarakorrika.com. Oinezko mendi mar­txa ere eginen da. Izen ematea 07:00etan irekiko da plazan eta 07:30etik 08:30era abiatuko dira ibiltariak eta korrikalariak 09:00etan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun