Musa nagusi izan da eta izanen da Herriko Etxeko edantegian

Joana GERENDIAIN 2015ko ots. 19a, 15:21
Xapeldunak saria eta botilak eskuan dituztela ageri dira argazkian. Herriko Etxeko Edantegia

Milafrangako Larre eta Haran parea txapeldun

Otsailaren 6ean, he­rriko etxeko edantegiko mus txapelketa bukatu da, aurten 18 ekipak parte hartu dute. Milafrangako Larre eta Haran pareak garaipena ezagutu du Frédéric Barreneche eta Jérôme Pradère saratarren kontra. Final ttikia Antton Bimboire eta Julien Breton pareak irabazi du Julen eta Ellande Eiherabideren kontra. Mini mini finala Xavier Tapia eta Jean-François Iribarrenek irabazi dute Peio Mendionde eta Jon Indabururen kontra.

Bertzalde, otsailaren 28an, larunbatarekin, arra­tsaldeko 5etatik goiti Union Basque txapelketako kanporaketak jokatuko dira edantegian, finalerako kalifikatzeko. Frantziako mus txapelketako finalak Donazaharren jokatuko dira apirilaren 6an. Xapeldunek Munduko mus xa­pel­goa jokatzeko aukera izanen dute Argentinan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun