Denboralea

Franck DOLOSOR 2015ko ots. 19a, 15:19
Franck DOLOSOR

Otsaila eguraldi biziki euritsu eta elurrarekin hasi da Senperen ere. Aintzineko egun hauetan Urdazuri ibaiaren maila maiz zaindu dute herritar ainitzek alerta egoeran izan baita Lapurdi hegoaldea. Zorionez ez da makurrik gertatu aldi huntan. Bertzalde, otsailaren 3 eta 6an gure herriko bazterrak xuri xuriak agertu dira eta Ortzango errekan gutitan ikusten dena gertatu zen aintzirako hondartza elurrez estalia iratzarri baitzen. Elurrak ez du kalterik sortu Senperen agertu bezain laster aski agudo urtzen baita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun